Bilbo

Guggenheim museoa baino askoz ere gehiago



Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiririk jendetsuena da, Bilbo Metropolitarra edo Bilboaldea deritzon inguruneko ardatz ekonomiko eta industriala. 344.443 biztanle ditu (bilbotarrak), eta 41 kilometro koadro.

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Bilboaldea Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegi eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.


Lagun zaitzakegu?

Galdera edo kontsultaren bat baduzu ikus edo egin dezakezunari buruz, idatz iezaguzu, eta saiatuko gara plan hori eta beste asko proposatzen.

Idatz iezaguzu

Informazio gehiago:

Bilboko udaletxea