Donostia

Kontxako badia eta Santa Klara irla



Donostia (ofizialki Donostia euskaraz eta San Sebastián gaztelaniaz) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko hiri jendetsuenen artean laugarrena da, 180.397 biztanle baititu, eta Euskal Herriko hiriburuetatik Donostiak du euskaldunen ehunekorik handiena: % 33,5. Haren metropoli eremuak 400.000 bat biztanle ditu. Kantauri itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta MadrilParis errepide eta trenbide ardatzean. Hainbat auzotan banatua, Donostiak Urgull mendiaren oinetan du bere gune zaharrena, Parte Zaharra izenekoa. XIX. mendearen bukaeran, gune hori ixten zuten harresiak eraitsi eta hiria hegoalderantz zabaltzen hasi zen. Halaxe, erdialdeko zabalgunea osatu zen lehenik, eta geroago GrosUlia mendiaren oinetan eta Urumea ibaia bitartean— eta Amara —erdigunetik hegoaldera— auzo modernoak.


Lagun zaitzakegu?

Galdera edo kontsultaren bat baduzu ikus edo egin dezakezunari buruz, idatz iezaguzu, eta saiatuko gara plan hori eta beste asko proposatzen.

Idatz iezaguzu

Informazio gehiago:

Donostiako kultura agenda