Euskal Kostaldeko Geoparkea



Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerrietan dago, eta Kantauri itsasoaren eta hiru herri horietako mendien artean kokatutako eremu ez oso handi bat da. Lehen begiratuan, itsasertzetik lur barnerantz hedatzen diren larre eta basoen berde tonalitateen harmonia da Geoparkearen ezaugarri nagusia. Nolanahi ere, leku honen benetako altxorra haren erraietan dago. Geologia paisaia honen benetako protagonista da. Ez alferrik, eremu honetan, Lurraren historia geologikoaren gertakizun zirraragarrienetako batzuen aztarnak ikus ditzakegu.

13 kilometro luze diren Geoparkeko itsas labarretan, arroka-geruzek eratutako formazio ikusgarri bat ikus daiteke, Flysch izenekoa, Lurraren historiaren 60 milioi urte baino gehiagoren emaitza dena. Geologoek eta bisitariek ibilaldi bat egin dezakete labar horietan barrena, edo uretatik ere ikus ditzakete, itsas txango batean. Denboran atzera eginiko bidaia horretan, asteroide handi baten talkak utzitako kolore beltzeko geruza mehe bat aurkituko dute, edo duela 65 milioi urte gutxi gorabehera gertatu zen dinosauroen suntsipen handiaren aztarnak.


Lagun zaitzakegu?

Galdera edo kontsultaren bat baduzu ikus edo egin dezakezunari buruz, idatz iezaguzu, eta saiatuko gara plan hori eta beste asko proposatzen.

Idatz iezaguzu

Euskal Kostaldeko Geoparkea

Geoparkea