Iruña

San Ferminak



Iruña (gaztelaniaz Pamplona) Nafarroa Garaiko hiriburua da, Nafarroako Autonomia Erkidegoko erdialdean kokatua, Iruñerria eskualdean, eta Arga ibaiak zeharkatua. 196.166 biztanle izanik, Euskal Herriko udalerri jendetsuenetan hirugarrena da.

Herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, Kristo aurreko 74. urtean, Pompaelo izenarekin; geroago, Nafarroako Erresumaren hazia izanen zen Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen. Eusko abertzaleentzat, Iruñea da Euskal Herriko hiriburua.

Mundu osoan ospetsu egin dira Iruñeko Sanferminak, urtero uztailaren bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzten jaiak. Hiriko beste ikur nagusietako bat Nafarroako Unibertsitatea Klinika pribatua da, nazioartean ezaguna halaber. Kultura ondasunen artean, Katedrala, San Nikolas eliza, San Zernin eliza, Zitadela eta Gazteluko plaza ditugu, bertzeak bertze.

Herritarrei iruindar esaten zaie; edota, maila apalagoan eta gizonezkoei baino ez, iruinxeme.


Lagun zaitzakegu?

Galdera edo kontsultaren bat baduzu ikus edo egin dezakezunari buruz, idatz iezaguzu, eta saiatuko gara plan hori eta beste asko proposatzen.

Idatz iezaguzu

Informazio gehiago:

Iruñeako udaletxea